miércoles, 5 de febrero de 2025

 

Agate Deuna Bezpera
 Víspera de Santa Agueda

 Atargi eskolako 5 urtekoen eta 4. mailakoen bisita izan dugu. Abestuz, oles eginez eta lurraren kontra jotako makilkaden erritmoaren laguntzaz Amalurra hasi da esnatzen! 
 
Nos han visitado las criaturas de 5 años y de 4º de primaria de la escuela Atargi. 
Con su llamada, cantos y rítmicos golpes contra el suelo con las makilas, ¡La tierra ha empezado a despertarse!

 

Zorion, etxe hontako denoi!

Oles egitera gatoz,

aterik ate ohitura zaharra

aurten berritzeko asmoz.

Ez gaude oso aberats diruz,

ezta ere oinetakoz.

Baina eztarriz sano gabiltza,

ta kanta nahi degu gogoz.

 

 

Oles, oles lurra esna zaitez! Oles, oles lurra esna zaitez!!!

Aharrausi egin du basoak zuhaitzek zabaldu besoak

kantuan hasi dira birigarroak eta zozoak.

Oles, oles lurra esna zaitez! Oles, oles lurra esna zaitez!!!

Aharrausi egin du basoak zuhaitzek zabaldu besoak

dantzari hasi dira azeriak eta otsoak.

Oles, oles lurra esna zaitez! Oles, oles lurra esna zaitez!!!

Aharrausi egin du basoak zuhaitzek zabaldu besoak

berriro entzun dezan taupadaka mundu osoak.