2017-2018 IKASTURTERAKO ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDAK
IKUSGARRI DAUDE ESKOLAN BERTAN, UDALEAN ETA ATARRABIAKO WEB ORRIAN.
MATRIKULA GAUZATZEA zuzendariarekin: 2017ko ekainaren 19tik 23ra bitarte Eskolan, aurrez 012 telefonoan hitzordua eskatuta.
Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
· Haurra inskribatuta dagoen Gizarte Segurantzako kartillaren edo txartelaren fotokopia.
· Matrikulan ezarritako kuota ordaindu izanaren egiaztagiria.
· Eskolan bertan edo udaleko web orrian eskuragarri egongo diren, baimen eskaera eta datu orokorren fitxa.
· Gurasoen edo legezko tutoreen 2016ko Pertsona fisikoen errentaren gaineko aitorpenaren fotokopia. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egin beharrik ez badute, errenten edo diru-sarreren zinpeko aitorpena eta/edo ikastetxearen titulartasuna duen toki entitateak beharrezkotzat jotako agiriak aurkeztu beharko dituzte familiak 2016. urtean izan dituen diru-sarrerak zehazteko. Dokumentu hori aurkezteko eguna 2017eko ekainaren 30era arte atzeratzen ahalko da.
· Ordainagiriak helbideratzeko banku entitateko kartilla orriaren fotokopia, titularra eta zenbakia agertzen dituena.
· Kasua bada, beharrezkoa den osasun informazioa, haurra behar den moduan zaintzeko.