viernes, 9 de junio de 2017


 
 
2017-2018 IKASTURTERAKO ONARTUEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK JENDAURREAN JARTZEA

 
       Onartuen zerrenda eta itxaron zerrenda;

AMALUR. Behin behineko zerrendak


ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEKO EPEA: 2017ko ekainaren 9tik 13ra bitarte Eskolan edota Udaletxean, (Herritarrak Hartzeko Bulegoaren bitartez) erreklamazioak aurkeztu ahalko dira, Hautapen Batzordeari zuzenduak, behin-behineko zerrendetan emandako puntuazioa berrikusteko arrazoiak emanez. Ezinen da inolaz ere, hautapen baremoan puntuak ematea suposatzen duten agirietan zuzenketak egin.

 
BEHIN BETIKO ZERRENDEN ARGITARATZEA: 2017ko ekainaren 19an Eskolan eta Udaletxean, baremoa aplikatu ondoren lorturiko puntuazioaren hurrenkerari hertsiki lotuta.


MATRIKULA




MATRIKULA GAUZATZEA zuzendariarekin: 2017ko ekainaren 19tik 23ra bitarte Eskolan, aurrez 012 telefonoan hitzordua eskatuta, hitzordua hartzeko epea ekainaren 14an hasiko da.

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

·         Haurra inskribatuta dagoen Gizarte Segurantzako kartillaren edo txartelaren fotokopia.

·         Matrikulan ezarritako kuota ordaindu izanaren egiaztagiria.

·         Eskolan bertan edo udaleko web orrian eskuragarri egongo diren, baimen eskaera eta datu orokorren fitxa.

·         Gurasoen edo legezko tutoreen 2016ko Pertsona fisikoen errentaren gaineko aitorpenaren fotokopia. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egin beharrik ez badute, errenten edo diru-sarreren zinpeko aitorpena eta/edo ikastetxearen titulartasuna duen toki entitateak beharrezkotzat jotako agiriak aurkeztu beharko dituzte familiak 2016. urtean izan dituen diru-sarrerak zehazteko. Dokumentu hori aurkezteko eguna 2017eko ekainaren 30era arte atzeratzen ahalko da.

·         Ordainagiriak helbideratzeko banku entitateko kartilla orriaren fotokopia, titularra eta zenbakia agertzen dituena.

·         Kasua bada, beharrezkoa den osasun informazioa, haurra behar den moduan zaintzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

¿Qué te parece? anímate a contarnoslo.
Zer deritzozu? konpartitu gurekin!