martes, 9 de mayo de 2017


17-18 IKASTURTERAKO IZEN EMATEA

159/2017 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 30eko 6/2017 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez 2017-2018 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura arautu zen, funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan.

1. Hezkuntzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 30eko 6/2017 Ebazpena aldatzea. Ebazpen horren bidez 2017-2018 ikasturtean haurrak onartzeko prozedura arautu zen, funts publikoak jasotzen dituzten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan.

2. Epe berri bat irekitzea, 7 egun naturalekoa, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eskaera aurkezteko hasierako epean (2017ko martxoaren 1etik 15era) eskaera aurkeztu zutenek legearen arabera familia ugaria direla froga dezaten, hala badira, eta eskaera berriak aurkez daitezen; eskatzaile guztiei ohartarazten zaie ikasleak onartzeko irizpideak eta kontuan hartu beharreko inguruabarrak 2017ko martxoaren 15ean zeudenak direla oraindik ere.

Hasierako epean (2017ko martxoaren 1etik 15era) eskaera aurkeztu zutenek ez dute beste eskaera bat edo bestelako dokumentaziorik aurkeztu behar, salbu familia ugarien titulu ofiziala, halakorik badute.
Hasierako epean (2017ko martxoaren 1etik 15era) eskaera aurkeztu ez zutenek, eta orain eskaera egin nahi badute, ikastetxean edo entitate titularrean hura hartzeko eta aurkezteko aukera izanen dute.
Bi kasuetan, eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 10etik 16ra bitarte izanen da, biak barne.
Dokumentazioa. Familia ugariek, legearen arabera familia ugaria dela frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute: titulu ofiziala, azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 5. artikuluan ezarritakoaren arabera luzatua.
Onartuen behin-behineko zerrenda eta behin-behineko itxarote-zerrenda 2017ko ekainaren 9an argitaratuko dira ikastetxearen eta entitate titularraren iragarki oholetan.
Erreklamazioak ikastetxearen entitate titularrean aurkeztuko dira, 2017ko ekainaren 9tik 13ra bitarte (biak barne), eta hautapen batzordera zuzenduko dira.
Onartuen behin betiko zerrenda eta behin betiko itxarote-zerrenda 2017ko ekainaren 19an argitaratuko dira.
Matrikulak entitate titularrak finkatzen duen tokian eginen dira, 2017ko ekainaren 19tik 23ra bitarte, biak barne.

 
IZEN EMATE ESKAERA
 
  
MAIATZAREN 10tik 16ra
 
BEHIN BEHINEKO ZERRENDA
 
   
EKAINAREN 9a
 
ERREKLAMAZIOAK
 
 
EKAINAREN 9tik 13ra
 
BEHIN BETIKO ZERRENDAK
 
   
EKAINAREN 19a
 
MATRIKULA
 
 
EKAINAREN 19tik 23ra

No hay comentarios:

Publicar un comentario

¿Qué te parece? anímate a contarnoslo.
Zer deritzozu? konpartitu gurekin!